Udaletik aditzera eman dute "programa espezifiko bat" ezarri dutela beharrezkoa balitz, larrialdietara eta osasun zentroetara, industrialdeetara, ikastetxeetara, zentro ofizialetara eta beste zerbitzu batzuetara iristeko bideak libre uzteko. "Egunerokoak betiko funtzionamendua izatea da
helburua, ahal dela elurrak eta izotzak eragiten dituen ustekabeak-eta ez izateko".
Elurteen aurrean, hainbat aholku eman gura izan dizkiete herritarrei Udaletik; hona hemen horiek:
- - Ahal dela ibilgailu pribaturik ez erabiltzea, eta autoa hartuz gero, segurtasun distantzia handitzea; frenatzerakoan, ez egin bat-batean.
- - Kalean aparkatu ohi diren ibilgailuak garajeetan gordetzea.
- - Oinezkoak espaloitik ibiltzea, eta, kaleak gurutzatzean, kontu handiz egitea.