Gazte taldeak adierazi duenez, San Juan jaien baitan egingo dituzte olinpiadak eta egun osoko egitaraua prestatuko dute, jolas, musika eta sorpresaz beterikoa.
Deialdia 2006an edo lehenago jaiotako gazte guztiei zabaldu diete (2024an 18 urte bete edo beteko dituztenak izanik gazteenak), eta parte hartzeko hiru irizpide baino ez dituzte kontuan izango:
Deialdia 2006an edo lehenago jaiotako gazte guztiei zabaldu diete (2024an 18 urte bete edo beteko dituztenak izanik gazteenak), eta parte hartzeko hiru irizpide baino ez dituzte kontuan izango:
- Gutxienez hamar pertsonako taldea izatea.
- 100 euroko inskripzioa ordaintzea.
- Otsailaren 17a baino lehenago izena ematea.
Ordainketak beranduago egin beharko dira, baina otsailaren 17a baino lehenago eman beharko da izena. Horretarako, honako formulario hau bete beharko dute taldeek: https://gforms.app/r/9Cz1FKz.
Edozein zalantza izanez gero, Instagram kontua eta helbide elektronikoa ere eskuragarri daukate herritar guztientzat:
- Instagram: @
arrasatekokuadrilaolinpiadak. - Gmail: arrasatekogazteolinpiadaka@
gmail.com.
