Uarkapeko gimnasioaren ordutegia luzatzeko erabakia, Udal Gobernuaren esanetan, erabiltzaileek "urte luzez" egindako eskaeraren harira dator. "Eguerdietako lan atsedenaldia aprobetxatu nahi duten erabiltzaileei zuzenduta dago aldaketa. Modu honetan, zerbitzu hobea eskaintzeaz gain, erabiltzaile eta abonamendu gehiago izatea espero dugu". Halaber, gimnasioa irekita dagoen bitartean, doako kirol aholkularitza zerbitzua egongo da.
Egutegia eta ordutegiak, prest
Era berean, Uarkapeko zein Musakolako kiroldegien egutegiak Musakolako kiroldegian jaso daitezke dagoeneko. "Horietan jasotzen dira urte osoan zehar bi kiroldegiek izango dituzten erabilera ordutegiak. Bestetik, kanpoko igerilekuen irekiera eta itxiera datak ere ageri dira, udako ordutegi bereziekin", azaldu dute Gobernutik.
Kirol abonua ordaintzeko laguntzak
Kirol abonuak ordaintzeko dirulaguntzak izango dira ikasleentzat (%25ekoak) eta diru-sarrera baxuko pertsonentzat (%25etik %75era artekoak). Berritasun gisa, prezio murriztua ere egongo da 65 urtetik gorakoentzat, %25eko deskontuarekin, instalazioak 16:00ak baino lehen erabiltzen badira. Eskaerak urtarrilaren 31 baino lehen aurkeztu behar dira, BAZen edo udal webgunean.
Azkenik, kirola egiten jarraitzea sustatzeko, urteko hamar abonu zozketatutako dituzte urteko abonua berritzen dutenen artean.