Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
LH5 eta LH6 mailako neska-mutilentzat antolatu zuen klubak pasa den ostiralean 4x4 formatuko txapelketa. Guztira 40 jokalari aritu ziren, zazpi taldetan banatuta, eta uneoro nagusitu zen "giro aparta, kantxan zein harmailetan". Partidu guztiak jokatu ondoren Kamioaiak taldea izan zen irabazlea. Arrasate Eskubaloiko zuzendaritza esker oneko agertu da parte hartzaile eta laguntzaile guztiekin.