Ithaka taldearen kontzertua, urte berriko Kooltur Ostegunak ekimenari ekiteko

Mirari Altube Arrese 2024ko urtarrilaren 3a

Ithaka taldea. (Argazkia: Katapulta)

Orio eta Zarautz herrietako lau kidek 2021ean sortutako talde gaztea izango da urtarrilaren 4an, eguenean, 22:00etan, Arrasateko Gaztetxean. Biluzten diskoa aurkeztuko dute eta post-rocka, post-punka eta bestelako doinuak ekarriko dituzte.

Talde gaztea bada ere denbora gutxian ibilbide emankorra egiten dabil: 2022an Gaztea Maketa Lehiaketako entzuleen saria irabazi zuen; eta 2023an Katapulta Tour Gipuzkoa zirkuituan hautatuak izateaz gain, Villasound Tourreko irabazleak ere izan dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak