Urtarrileko emanaldiak iragarri ditu Kooltur Ostegunak zikloak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko abe. 29a, 11:46

Ezpalak urtarrilaren 18an izango da Koolturren.

Urte berrian sartuta ere, Koolturrek emanaldiak eskaintzen jarraituko du eta urtarrileko eguen guztietan egongo da ekitaldiren bat edo beste Arrasateko gaztetxean gaueko hamarretatik aurrera. Sarrerek zazpi euro balio dute.

Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan urteko lehen kontzertua Zarautz eta Orion jaiotako Ithaka taldeak emango du. Urtarrilaren 11n, berriz, Irantzu Varela igoko da oholtzara eta Señorcidio bakarrizketa eskainiko du.

Urtarrilaren 18an Ezpalak talde zestoarren txanda izango da eta hilabetea Berako Harat taldearekin itxiko du Koolturrek urtarrilaren 25ean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak