Agortu dira Arrasate Musikaleko Bandaren Gabon Zaharreko kontzerturako gonbidapenak

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko abe. 29a, 10:11

Astearen hasieran iragarri zuten 400 ikuslerentzako aforoa zegoela eta eguenean nahiz zapatuan hartu ahal izango zituztela gonbidapenak herritarrek. Atzo, eguena, sarrera guztiak agortu ziren. Entseguetan murgilduta daude, eta bideoan jaso dute entseguaren zati bat.

Abenduaren 31n 13:00etan emango du kontzertzua Amaia Antzokian Arrasate Musikaleko Bandak eta eurekin batera arituko dira Goikobalu Abesbatza eta Txorbela Otxotea.

Denera lau abesti interpretatuko dituzte Mikel Markiegi zuzendariaren gidaritzapean. Lehenengo biak bandak bakarrik; beste biak, Goikobalu abesbatzaren eta Txorbela Otxotearen kolaborazioarekin. Honakoa da egitaraua:

  • L. Bernstein-en Overture to Candide
  • A. LI Webber-en Cats Songs from the musical
  • J. Guridiren Eusko irudiak
  • M. Laboaren Baga, biga, higa

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak