Lehen hiru sailkatuek eramango dute saria etxera. Lehenak Irati tabernako bazkari bonoa, paleta iberikoa eta Iratiko hornitzaileen produktuen saskia eskuratuko ditu. Bigarrenak nahiz hirugarrenak, berriz, Iratiko hornitzaileen produktu saskia.
Halaber, Txapelketari dagokionez, probintzia bakoitzeko kanporaketak 2024ko martxoaren 9an jokatuko dira eta final nagusia Zuberoako altzain izango da martxoaren 23an. Txapeldunek txapela eta garaikurraz gain, eskuratuko ditu 3.000 euroko saria eta nazioarterako bidaia lau lagunendako (Karibera. dena barne).
Txapeldun ordeak, garaikurra, 1.500 euro eta bi lagunendako nazioarterako bidaia (Karibera dena barne). Hirugarren bikote sailkatuak 750 euro eta asteburuko egonaldia lau lagunendako eta laugarrenak 500 euro eta euskaraz ikasteko bi matrikula.