Gazteluondo kalean trafikoa moztuko dute urtarrilaren 2tik 5era

Itziar Larrañaga Sarasola 2023ko abenduaren 29a

Arrasateko Udaletik adierazi dutenez, datorren asteartetik ostiralera, hau da, urtarrilaren 2tik 5era, Gazteluondo kalea itxita egongo da, 08:00etatik 18:00ak arte. 

Arizmendi ikastolak Gaztelupe gunean (San Viator eraikina) egin behar dituen eraikuntza lanak direla-eta moztuko da trafikoa. Ondorioz, adierazitako ordutegian ibilgailuek ezingo dute kale horretatik pasa. Halaber, itxiko den eremua behar bezala seinaleztatzeko hesiak jarriko direla jakinarazi dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak