Gabonetako egitarauaren barruan tradizio bilakatu da gospel doinuen emanaldia. Bada, atzo, egin zuen herriko plazan kontzertua Gasteizko Joyful Gospel Choir taldeak. 40 abeslarik eta bost musikari profesionalek osatzen dute taldea; horien artean dago jatorri arrasatearra duen Monica Duran bakarlaria.
Herriko plazan elkartutako jendeak gustura entzun zituen gospel garaikideko doinuak, eta horien erritmoan gorputzak mugitu zituzten.