Zapatuan jokatuko dute XVI. Txelis Txapelketa Mojategin

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko abe. 27a, 11:18

Iazko Txelis Futbol Txapelketako une bat. (Argazkia: GOIENA).

Mutilen Txapelketan 2011n jaiotakoek hartuko dute parte eta Nesken Txapelketan, berriz, 2010ean nahiz 2011n jaiotakoek. Mondraz gain, Bergara, UDA, Aloña Mendi, Real Sociedad, Euskalduna, Tolosa, Beasain, Lagun Onak, Urola, Zumaiako, Amaika Bat eta Hernani arituko dira nor baino nor gehiago.

Mutilen Txapelketa lau taldetako lau multzotan banatu dute eta zapatuan 14:00etan hasiko dira partidak. Multzo bakoitzeko lehenengo biak sailkatuko dira azken fasea jokatzeko. Norgehiagokak 25 minutukoak izango dira, finala izan ezik; azken partidak 15 minutuko bi zati izango baititu. Finala 19:00etan jokatzea dago aurreikusita.

Neskek Txapelketaren kasuan, sei taldek osatutako multzo bakarra dago. Goizeko bederatzietan hasiko dira partidak eta lehia guztiek 25 minutu iraungo dute.

Hemen daude jasota Txapelketaren arauak eta partidei buruzko xehetasunak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak