Kontzertua doakoa da, baina sarrera beharko da sartzeko. Hilaren 28an 18:00etatik 19:30era eta hilaren 30ean 10:30etik 12:00etara hartu ahal izango dira Amaia Antzokiko leihatilan. Pertsona bakoitzak sei sarrera eskatu ditzake, gehienez ere. Soberan gelditzen diren sarrerak, kontzertuko egunean jarriko dira eskuragarri Amaia Antzokiko txarteldegian.
Arrasate Musikalek eskatu die sarrera eskuratzen dutenei "arduratsuak" izan eta kontzertura joateko.