Europaren aitortza jaso du 'Puntua' aldizkariak

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko abe. 23a, 12:00

Sarituak izan diren hiru azalak. Argazkia: Goiena

'Puntua' aldizkariko hiru azalek European Newspaper award-etako toki komunikabideen azalen kategorian sari nagusia eraman dute. iazko edizioan bi azal izan ziren sarituak; aurten, berriz, "sari-sorta osoa" eskuratu dutela jakinarazi dute

Ostiralero Goienakide diren bezeroek esku artean izaten du- ten 'Puntua' aldizkariak Europa mailako errekonozimendua jaso berri du, European Newspaper Award-etan. 2023an kaleratu diren 'Puntua' aldizkariko hiru azalek, Europako toki komunikabideen kategorian, sari nagu- sia jaso dute. "Europa mailan dagoen lehiaketa handiena da hau eta komunikabide handienak aurkezten dira. Guk tokiko hedabideen kategorian lehiatzen dugu, beraz, eta errekonozimendu garrantzitsua da" dio Iñaki Iturbe GOIENAko diseinu arduradunak.

Saritutako azalak

Puntua aldizkariaren 372, 371 eta 354 zenbakietako azalak izan dira hain zuzen saria jaso dutenak. Lehenengoari dagokionez, Lgtbi kolektiboa saretzen ari zenaren erreportajea zekarren bere barnean, eta hori irudikatzeko, azalean Lgtbi kolektiboaren banderako koloreekin egindako sare bat jarri zuten azalean. Bigarren zenbakian,aldiz, Basurdeen gainpopulazioaren gaia landu zuten, aldizkariak dituen bazter zurietan zein izenaren gainean basurdeak jarriz, gainpopulazio hori irudikatzeko. 371. zenbakian Erretinako distrofia hereditarioaren gaia jorratu zuten aldizkarian, eta, hori irudikatzeko, tituluaren gainean orban beltz bat jarri zuten, gaitz hori duten pertsonek titularra nola ikusiko zuten jakiteko. "Hain zuzen, sarituak izan diren hiru azalek, antzekotasun asko dituzte, hiruak baitira kontzeptu baten bueltan egindakoak. Esaterako, basurdeen azalaren kasuan, gainpopulazioa irudikatzeko bazterrak bete dira. Elementu grafikoekin jolastu da kontzeptu bat transmititzeko" dio Iturbek.

Sari hau jaso izanak etorkizunera begira diseinu taldearentzat lanean jarraitzeko "motibazioa" ematen duela ere adierazi du: "Badira astean zehar astunagoak diren lanak, eta horrelako albisteak heltzen direnean eragina izaten du gauzak ondo egiten jarraitzeko". aitortu du GOIE- NAko diseinu arduradunak.

Aurrekariak sariketa berdinean

Goienako diseinu taldeak egiten duen lan onaren seinale da lehiaketa ezberdinetan lortutako sariak, baina oraingoetara etorrita, ez da lehen aldia 'Puntua' aldizkariak European Newspaper Award-etan errekonozimendua jasotzen duela. Aurten hiru izan dira, baina iaz ere, kategoria berdinean, aldizkariaren bi azal izan ziren sarituak. Honetaz gain, duela hogei urte, Goiena aldizkariak, toki komunikabideen artean, ondoen diseinatutako saria eskuratu zuen, eta Iñaki Iturbek aitortu du sari hori lortzea "handia" izan zela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak