34 establezimenduk hartu dute parte eta hamar sari banatu dituzte. Epaimahaia, honako hauek osatu dute: Tokiko Ekonomia eta Enplegu batzordeak, erakusleiho-apainketan aditua den pertsona batek, Ibai-arte merkatarien elkarteak eta Gipuzkoako Merkatarien Elkarteak osatu dute.
Hala, epaimahaiak emandako sariak honako hauek izan dira:
Herritarren saria eta haur eta gazteen saria
Bi sari horien kasuan, 16 urtetik gorako arrasatearrak izan dira, boto bidez, erakusleiho gustukoena aukeratuko dutenak. Herritarren sariari dagokionez, Altuna lurrindegiko erakusleihoa izan da bozkatuena eta, beraz, 500 euro jaso ditu.
Aurten 2.300 herritarrek eman dute botoa, (iaz baino 596 gehiago). Horien artean zozketa egin da eta bost arrasatearrek 120 euroko bonu bana jaso dute bozketan parte-hartu izanagatik: M. Nieves Beltran de Guevara, Miguel Angel Lekue, Pako Milan, Pili Irigoyen eta Amaia Tirador.
Haur eta gazteen sariko bozketan, Kids & Us akademia izan da erakusleiho sariduna (500 euro). Horrekin batera, 50 euroko bonu bana jaso duten bost herritarrak honako hauek dira: Aner Aranbarri, Elene Atxotegi, Nora Etxebarria, Markel Errasti eta Tahani Humeid. Kasu honetan, halaber, 16 urtetik beherako 192 herritarrek bozkatu dute, iaz baino 104 lagun gehiagok, alegia.
Aipamen bereziak, halaber, honako hauek izan dira:
- 200 euro – Elena arropa denda.
- 200 euro – Traskilon animalien boutiquea eta ile-apaindegia.
- 200 euro – Kapikua arropa denda.
- 200 euro – Gare loradenda.