Unai Urrecho zuzendaria, EGOren Gabonetako emanaldietako gonbidatua

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abe. 21a, 15:08

Unai Urrecho zuzendari arrasatearra. Irudia: EGO.

EGO orkestraren hastapenetan izan zen tronboi-jolea, eta orain zuzendari gisa itzuliko da. Lau kontzertu emango dituzte.

EGO Euskal Herriko Gazte Orkestrak emanaldiak egingo ditu Gabonetan, eta Unai Urrecho arrasatearra arituko da zuzendari lanetan. Tronboi-jotzailea da, eta EGOren sorreran aritu zen musikari. "Oso ondo gogoratzen dut 1997ko uda, Gasteizen, zenbait gazte elkartu ginen eta nolako ilusioa genuen, guretzako aukera oso ona izan baitzen elkar ezagutzeko eta lagun berriak egiteko. Maisu paregabeak izan genituen, eta garai hartan Juanjo Menaren zuzendaritzapean musika egitea oso berezia zen". Orain, EGOra zuzendari gisa itzultzea, "ardura handia" dela dio arrasatearrak, baina "prest" dagoela erronkari aurre egiteko. "Maitasun handiarekin nator zuzentzera. Gustatuko litzaidake gazte guztiek nik izan nuen esperientzia izatea, niretzako oso lagungarria izan baitzen eta espero dut beraientzat ere berdin izatea".

Musikariek bi pieza joko dituzte: Rossini konpositore italiarraren Obertura La gazza ladra eta Brahms musikari alemaniarraren 4.Sinfonia. Entzunaldiei dagokienez, berriz, lau izango dira: Tolosan, hilaren 30ean; Donostian, urtarrilaren 2an; Gasteizen, urtarrilaren 3an; eta, Bilbon, urtarrilaren 4an. Sarrerak salgai daude dagoeneko.

Gazteen orkestretan azpimarra

Urrechok gazte orkestren garrantzia azpimarratu du: "Gazteentzat aukera oso ona baita beste musikari talentudunak eta maisu berriak ezagutzeko; baita errepertorio interesgarriak lantzeko ere". Haren hitzetan, orkestra gazteak "giza baloreak lantzeko" balio du. "Beraientzat aukera polita da besteekin batera jotzen eta besteak errespetatzen ikasteko, musikari on bat izateko enpatizatzen jakin behar da eta".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak