Euskaliteko ebaluazio klubak egindako kontrastearen emaitza izan da diploma eta aintzatespen horrek eskolak bere egunerokotasunean maila guztietako antolaketa nola egiten duen saritzen duela nabarmendu du Salaberriak. "Diploma zuzenean Eusko Jaurlaritzatik jaso da. Hark diploma hau lortzeko egin diren ahalegin, lan eta gogoak aitortzen ditu eta hobetzen jarraitzeko bidea zabaldu".
Beñardo Balerdi, Virginia Telleriarekin batera, eskolako Kalitatea Hezkuntzan egitasmoko arduradun izan da urtetan. "Beraien eskutik halako lorpen gehiago izango ditugula ziur gaude. Eskola komunitatea osatzen dugunok beraiekin egiten jarraituko dugu", azaldu du Iratxe Salaberria ikastetxeko zuzendariak.