Andres Gabilondo bertsozalea hil da

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko abenduaren 20a

Andres Gabilondo, artxiboko irudi batean, 2019an.

Elosuarra zen jaiotzez, baina Arrasaten bizi zen. 94 urte zituela hil zen atzo, eta gogoan izan du Patxi Goikolea bertsozale arrasatearrak.

Bertsozalea baino, Andres Gabilondo bertsolaria zela adierazi du Patxi Goikolea bertsozaleak. Haren arabera, gustuko zuen jaialdietan-eta bertsoak egitea. "Gertu eta azkar ibiltzen zen horrelakoetan, eta, gainera, Arrasateko bertso eskolarekin lotura handia zuen". Azaldu duenez, "ikaragarri" lagundu zion bertso eskolari. "Esaterako, antzerki txiki batzuk egiten genituen gaztetxoekin, gaiak botata hiruna bertso kanta zitzaten, eta berak prestatzen zizkigun askotan gai horiek". Bada, Goikoleak esker oneko aipamen bat egin nahi izan dio hilberriari: "Inondik inora ere ez dadin ahaztu bera nor izan zen eta zenbat lagundu zigun; gera dadila memorian".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak