Urteurrenaren harira, bideoklipa estreinatuko du Olatz Musika Akademiak

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko abenduaren 18a

Bideoklipa grabatzen. (Argazkia: Olatz Musika Akademia).

Hamargarren urteurrena baliatuta, bideoklipa egin dute eta abenduaren 21ean, eguena, estreinatuko dute, 18:00etan, Kulturateko areto nagusian. Halaber, nola ez, zuzeneko musika ere eskainiko dute. Herritar guztiak gonbidatu dituzte saiora.

Ikasle beterano eta rockero batzuekin, kanta ezagun baten moldaketa egin dute Olatz Musika Akademiako kideek eta Shot estudioetan grabatzeko esperientzia izan dute, gainera. "Ondoren, ikasle, ikasle ohi eta lagunen artean, bideoklip bat grabatu genuen, iraila hasieran, Bergarako The Badass Projectekoekin", azaldu du Olatz Urkiak, akademiako irakasleak.

Egindako lan hori guztia eguenean argitaratuko du. Izan ere, bideokliparen estreinaldia egingo dute pantaila handian eta, horrez gain, musika zuzenean joko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak