Aratusteetako kartel lehiaketa martxan da

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko abenduaren 18a

Aurtengo kartel irabazlea, Izaro Sanchezena.

Lanak urtarrilaren 20a arte aurkeztu ahal izango dira BAZen (13:00ak arte). Kartelak nahitaez bertikala izan behar du eta inauterien ezaugarri edo adierazle bat jasotzeaz gain, testu hau ere jaso beharko du: 2024 Inauteriak Arrasate. Irabazlea epaimahai bitartez aukeratuko dute eta 400 euroko saria jasoko du. 

Lehiaketa irekia izango da Debagoienean erroldatuta dauden biztanleentzat. "Lanak, noski, originala izan beharko du eta kartela osatzeko teknika librea izango da. Parte-hartzaile bakoitzak, beraz, nahi eran egin ahal izango du kartela", azaldu dute Udal Gobernutik. Badira, ordea, errespetatu beharreko oinarri batzuk. Esaterako, kartelak nahitaez bertikala izan behar du eta inauterien ezaugarri edo adierazle bat jasotzeaz gain, testu hau ere jaso beharko du: 2024 Inauteriak Arrasate.

Hauek dira oinarriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak