Artisauen Gabonetako azokak lehen txanpa izan du asteburuan Arrasaten

Txomin Madina Milikua 2023ko abe. 17a, 20:01

Eskuartean Artisau Kolektiboko kideen lanak ikusgai eta erosgai izan dira atzo eta gaur Seber Altube plazan jarritako karpan. Datorren asteburuan ere bertan egongo dira.

Arrasateko artisauak ez dira geldi egotekoak, eta Eskuartean Artisau Kolektiboko kideek euren lanekin Gabonetako azoka jarri dute asteburu osoan zehar: atzo, goizez eta arratsaldez; eta gaur, domeka, goizez. Modu ekologikoan ekoiztutako produktuak, zeramikarekin egindako, arte grafikoen askotariko erakusgarriak, bitxigintza, larruarekin egindako osagarriak... Horiek guztiak eta gehiago egon dira Seber Altube plazan jarritako karpan.

"Atzoko eguna oso ondo joan zen, jendea normalean baino lehenago irten eta giro oso polita egon zen. Gaur gehiago kostatu zaio martxa hartzea, baina gaur ere ibili da jendea", azaldu du Eskuarteneko Olatz Zuazubiskarrek, eta denek ere espero baino gehiago saldu dutela gaineratu. Postuak jartzeaz gain, Ekoudalatxekoen eskutik eko-makillaje ikastaroa ere egin dute.

Datorren astean gehiago

Datorren asteburuan ere egongo da zabalik Eskuartean Artisau Kolektiboaren Gabonetako azoka: abenduaren 23an, zapatua, 10:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara; eta abenduaren 24an, domeka, 10:30etik 14:00etara.

Zapatuan, bi tailer ere eskainiko dituzte: 11:00etan, estanpazioa oihaletan, Joana Manzisidorren eskutik; eta 17:00etan, estanpazioa oinarri ezberdinetan Miau estudiokoekin. Azken horretan parte hartzeko izena eman behar da 688 85 92 28 telefonora deituta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak