Gol festa Mojategin; Mondrak 5-0 irabazi dio Ikasberriri

Imanol Beloki Unamuno 2023ko abe. 16a, 19:31

Lehenengo gola ospatzen.

Gorengo Erregional mailako Mondra eta Ikasberriren arteko partidua jokatu da gaur, Mojategin, eta samur irabazi dute etxekoek. Liderrak zergatik diren ondo demostratu dute berdegunean, izan ere, lehenengo zatian lau gol sartu dituzte, eta, bigarren zatian, berriz, bosgarren golarekin erabaki dute partidua.

Minutu bateko isilunea izan da ligako hamahirugarrren jardunaldiko partidua hasi baino lehen. Mondrako jokalari Xabat-en amonaren heriotza dela-eta, minutu bateko isilunea egin, eta, bera izan da sakea egin duena.

Gol festa, lau gol lehenenego zatian eta bat bigarrenean

Partidua hasi bezain pronto iritsi da lehenengo gola, kapitainaren eskutik. Laugarrren minutuan, Iñigo Arizmendiarrietak sartu du gola, eta, jarraian iritsi dira hurrengo golak. Bigarrena ere Arizmendiarrietak sartu du, 28. minutuan; hirugarren gola Iker Perezek 36. minutuan, eta laugarren gola, berriz, Andoni Etxeberriak 40. minutuan. Hala amaitu da lehenengo zatia.

Bigarren zatian ere arrasatearrak izan dira uneoro partiduan nagusi, eta, beste lau gol sartzeko aukera garbiak izan dituzten arren, gol bat gehiago sartzea lortu dute. Hain zuzen ere, 81. minutuan Andoni Etxeberriak sartu du bosgarrena eta azkena.

Gorengo mailako emaitzak

Antzuolak 0-5 galdu zuen Bergara B taldearen aurka; Aretxabaletak 0-1 Urkiren aurka; eta Aloña Mendik 1-2 galdu du Seguraren kontra. Emakumezkoetan, berriz, 3-2 galdu du Bergarak Goierriren kontra. 

Erregional Ohorezko maila

UDA da lider 33 punturekin, nahiz-eta asteburuan Eibarren kontra 1-3 galdu duen. Bergarak bana berdindu du Deusturen aurka, eta, beraz bosgarren postuan dago sailkapenean. Emakumezkoetan, berriz, 2-1 garaitu du Debagoienak Hernani, putzutik ateratzeko urrats bat emanez. Sailkapenean, sei punturekin azken aurreneko postuan dago. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak