'Zuk jakitea nahi dut...' gida aurkeztuko dute abenduaren 20an Arrasateko Kulturaten

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko abe. 16a, 10:15

Zaintzak era partekatuan eta adostuan antolatzeko tresna da Zuk jakitea nahi dut... eta Gipuzkoako Gizartean Esku-hartzeko Etika Batzordeak prestatu du Gipuzkoako Foru Aldundiarekin lankidetzan, zainketak errespetuz planifikatzen laguntzeko helburuarekin. Arrasaten 17:30ean egingo da gidaren aurkezpena, Arrasateko Adinekoen Kontseiluaren Laguntzarekin.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren zainketa lanen "paradigma berri bateranzko trantsizioan" murgilduta dago eta Gipuzkoa 2020-2030 Agendaren barruan arreta emateko modu berriak sortu nahi dituzte, "berrikuntzatik abiatuta, sare komunitarioak indartuz eta pertsonak ekintza ororen erdigunean jarriz".

Hortik abiatuta, Zuk jakitea nahi dut... gida sortu da zainketak planifikateko, pertsona bakoitzaren lehentasunak kontuan hartuta. "Egunerokotasunean edo aldaketa-uneetan erabakiak hartzea errazteko balio duen tresna da, pertsonei, haien familiei, lagunei edo haiei laguntzen dieten profesionalei zuzendutako jarraibide sinpleen bidez. Entzuteko eta pertsona bakoitzaren balioak, nahiak eta beharrak errespetatzeko aukerak sortzen ditu, eta horiek funtsezkoak dira zainketen pertsonalizazioan aurrera egiten jarraitzeko", azaldu dute Gipuzkoako Foru Aldunditik. Dokumentua irekia da, eta bakoitzak norbere lehentasunen arabera bete dezake.

Era berean, Aldundiak harremanetarako telefonoa –943 24 48 35– eta helbide elektronikoa –zukjakiteanhaidut@gipuzkoa.eus– jarri ditu martxan. Gainera, dokumentua deskargatu daiteke Gizarte Politiketako Departamentuaren webgunean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak