Auto batek adin txikiko haur bat harrapatu du Arrasate pasealekuan

Imanol Beloki Unamuno 2023ko abenduaren 15a

Arrasate pasealekuan izan den harrapaketa.

Arrasate pasealekuan, Arizmendi ikastola parean gertatu da gaztearen harrapaketa, 16:50ean. Udaltzainak bertaratu dira, eta, beraiek ari dira zirkulazioa bidearatzen. Horrekin batera, anbulantzia ere bertaratu da gaztea artatzera. Gaztearen "pronostikoa erreserbatua" dela jakinarazi dute Arrasateko Udaltzaingotik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak