Ttakun txalaparta taldea eta Lorea Gazteak dantza-taldea gertutik ezagutu dituzte Zahar-Berri egitasmoko lagunek

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko abe. 15a, 15:33

Zahar-Berri egitasmoko partaideak dantza bat ikasten 'Lore Gazteak' taldekoekin. (Argazkia: Zahar-Berri).

Euskaldun berrien eta euskara berreskuratu nahi dutenen topalekua da Zahar-Berri eta azken bi hilabeetan egin dituzten bi ekintzetan txalaparta jo nahiz dantza egin dute.

Azaroan Arrasateko Ttakun txalaparta taldearen lana ezagutu zuten Zahar-Berri egitasmoko partaideek. Egun horretan txalapartaren eboluzioa eta taldearen ibilbidea azaldu zizkieten txalaparta elkarteko lau lagunek. Horrekin batera, gainera, txalaparta jotzeko aukera ere izan zuten.

Abenduan, berriz, Arrasateko Lore Gazteak dantza-taldeko bi dantzarirekin egon ziren, eta kasu honetan ere, dantzaren bat edo beste ikasteko aukera izan zuten.

Zahar-Berri egitasmoko partaideak txalaparta jotzen Ttakun txalaparta elkarteko lagunekin. (Argazkia: Zahar-Berri).

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak