Ander Murua, Abanca-DV txapelketako finalean, bihar

Xabier Urtzelai 2023ko abenduaren 15a

Ander Murua, munduko txapelketan.

Ander Muruak bihar, zapatua, Abanca-DV txapelketako finala jokatuko du Zumarragan (11:00). Pilotari arrasatearrak Adrian Azpirozekin osatuko du bikotea.

Ander Muruak eta Adrian Azpirozek aurrean izango dituzte Iker Egiguren eta Aingeru Bernaola (sarrerak 10 euro). Pilotariak aste barruan izan dira materiala aukeratzen, eta Murua eta Azpiroz ez dira saskian aurkitutako pilotekin oso gustura geratu; pilota biziagoak espero zituzten. Arrasateko pilotaria sasoi onean dago. Euskal Herria txapelketa irabazi berri du, Olidenekin, eta Manex Balerdirekin Gipuzkoako txapelketako finaletara iritsi da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak