Arrasate Musikal, 'Ametsak betetzen' 50. urteurrenean

Julen Murua Mesonero 2023ko abe. 15a, 09:48

Mende erdia bete dutela aintzat hartuta, ekitaldi berezia antolatu dute Arrasate Musikalekoek hilaren 17rako

Azaroan aurkeztu zuten eta asteburu honetan, domekan, eskainiko dute Arrasate Musikalekoek euren 50. urteurrena borobiltzeko kontzertu berezia. 13:00etan hasiko da ekitaldia, Uarkape pilotalekuan, eta Ametsak betetzen izenpean elkartuko dira orkestrako kide izandakoak eta gaur egungo kideak direnak; guztira, ehun bat musikari elkartuko dira eta zortzi pieza interpretatuko dituzte.

Izen handiak

Juan Arzamendi zenaren alaba Beatriz Arzamendik –egun Madrilen dihardu lanean– eta Unai Urretxok –Hego Koreako Suwon Unibertsitateko orkestrako zuzendaria da– hartuko dute batuta domekan. Aiastuik "esker hitzak" besterik ez du izan, zuzendarien prestutasunagatik.

Belaunaldiak batzen

Ehun musikari horien artean izango dira profesionalak, amateurrak, 1965ean Juan Arzamendik sortu zuen orkestrako musikariak, gaur egungoak eta Arrasate Musikaleko irakasleak.

Sarrerak oraindik salgai

1.000 sarrera inguru jarri zituzten salgai Monte, Ezkiña, Aterpe eta Kajoi tabernetan, hamar euroren truke, baita Arrasate Musikalen ere –bertako bazkideek, zortzi eurotan–. Dagoeneko Monte tabernako sarrera guztiak agortuta daude, eta hori bera gertatzea nahi du Edorta Aiastuik gainontzeko sarrerekin: "Tabernetan eta eskolan saldu ez diren sarrerak Uarkapeko leihatilan jarriko ditugu salgai, txartel guztiak agortzea eta Uarkapeko pilotalekua betetzea baita gure asmoa".

Erlazionatuak

'Ametsak betetzen' kontzerturako azken prestaketa lanak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2023 abe 13 Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak