Zea Mays eta Belako izango dira abenduan Arrasateko gaztetxean

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko abenduaren 12a

Zea Mays taldeak iaz Oñatin eskainitako emanaldia.

Kooltur Ostegunak ekimenaren baitan, goi mailako bi talde igoko dira gaztetxeko oholtzara abenduan. Batetik, abenduaren 14an, Zea Maysek egingo du kontzertua eta, bestetik, hilaren 28an, Belakoren txanda izango da. Ohi moduan, 22:00etan izango dira bi kontzertuak eta sarrera zazpi euro izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak