Aitarekin "harreman osasuntsuak" eraikitzeko tailerrak

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko abenduaren 11

Elena Urigoitia bideratzaileak gidatuta, Aitarekin eta ahaide maskulinoekin harreman osasuntsuak eraikitzen tailerra egingo dute urtarrilean eta otsailean Sane fisioterapia zentroan. Izena eman daiteke dagoeneko.

Urtarrilaren 13an eta 14an eta otsailaren 3an eta 4an egingo dituzte saioak; zapatuetan, 10:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara eta domeketan, berriz, 10:00etatik 14:00etara. Plaza mugatuak dituzte eta, izena emateko, 691 06 56 17 telefono zenbakira deitu beharko da (Itsaso).

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak