Ttak egunean, txalaparta eta jai giroa

Miren Arana Pagaldai 2023ko abe. 9a, 16:28

Ttak eguna ospatzeko, ekitaldiz beteriko egitaraua osatu dute Ttak-eko taldekideek. Txalaparta, bazkaria eta kontzertuak izango dira eguneko protagonistak

Eguna, Ttakun Txalaparta elkarteak eskainitako, doako txalaparta ikastaroarekin ekin diote, Ttakun taldeko Naiara Okina eta Antton Martinez, izan dira saioa aurrera eraman dutenak. Ttak taldeko hainbat kide bertaratu dira txalaparta soinuez gozatu eta ikastera.

13:00ak aldera amaitu dute ikastaroa, eta honen ostean, Gaztetxean antolaturiko bazkaria egin dute, ia 20 pertsona izan dira bazkarian. Gorka Davila, Ttak taldeko kide, eta egunaren antolatzaileetako batek eguna ondo joatea eta jendea animatzea espero duela adierazi du: "Gazteak animatzea espero dut, goizalderako eginak ditugu zenbait fitxaje, baina, arratsalderako jende gehiago izatea espero da. Arratsalderako hainbat kontzertu antolatu ditugu Gaztetxean, eta Oñati eta inguruko herrietatik jendea etorriko dela uste dugu".

Gaztetxeko kontzertuak

"3 euro balioko ditu kontzertuetarako sarrerak, eta 21:30ean zabalduko dira ateak, orduan hasiko gara ere tiketak saltzen". Gauean, hainbat kontzertu izango dira Ttak-ek antolatuta: Malko, EIRE, Muxutruk erromeria eta Maixa eta Aulkia taldeak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak