Goizean goizetik ekin diote XXXV. Gipuzkoa Akordeoi-Jaialdiako kontzertuei, hiru gune desberdinetan banaturik: Amaia Antzokian 08:45ean, Juan Arzamendi Musika Etxean 09:00etan, eta Kulturateko Areto Nagusian 09:15ean. Euskadiko eta estatu osoko 246 ume eta gazte arituko dira egun osoan zehar akordeoia jo eta ikasitakoa erakusten.
Ekitaldiak gelditu gabe aurrera eginda arratsalderarte luzatuko dira akordeoi kontzertuak. Kulturateko azken saioan A Hastapenekoak aritu dira, 15:15etatik aurrera. Beranduago, 15:45ean, hasi dira Juan Arzamendi Musika Etxean azken saioarekin, A Mailako ikasleekin; eta eguneko azken ekitaldiak, Amaia Antzokian dira, 16:15etatik aurrera, Ganbara Musika 3ko ikasleen eskutik.
Sari banaketa
Egunak sariak ere izango ditu, eta hauek Amaia Antzokian banatuko dira. Arratsaldeko zortzietan ekingo da sari banaketa ekitaldia. Horren aurretik, 2022ko Gipuzkoa Lehiaketako Haur, Gazte eta Senior mailetako irabazleen kontzertuak izango dira, hain zuzen ere, Itsaso Lahera, Naroa Otamendi eta Julen Murga-ren kontzertuak Kulturateko aretoan 18:00etan.