San Nikolas eguneko kantua ozen abestu ostean denetariko litxarreriak eraman dituzte etxera herritarrek, 12:30ean izan baita bolo nagusia Herriko Plazan. Udaleko zinegotziak arduratu dira goxokiak balkoitik botatzeaz.
Hala ere, herriko beste hainbat txokotan ere izan dira umeak goizean zehar. Usaetxe plazatik hasita, ibilbide bat egin dute lehendabizi; 12:00etan, berriz, Musakolan izan da boloa; eta azkenik, Herriko plazan.
Goxokirik jaso ez duenak, ordea, izango du horretarako aukera arratsaldean ere. 17:30ean Santa Marina auzoan izango da eta 17:45ean Elma auzoan.