Lan bikaina egin du Endika Donnayk Valentziako maratoian

Iñigo Barrena Kortabarria 2023ko abe. 3a, 15:32

Endika Donnay gaur jokatu den Valentziako maratoian. Argazkia: Endika Donnay

Korrikalari arrasatearrak 02:23:11 denbora behar izan du lasterketaren 42,2 kilometroak osatzeko, eta egindako lanarekin "oso pozik" dagoela aitortu dio GOIENAri

Endika Donnay arrasatearrak gaur jokatu den Valentziako maratoian parte hatrtu du, lan txukuna burutuz. GOIENAri emandako adierazpenetan aitortu du "oso pozik" dagoela egindako lanarekin eta "helburuak beteta" itzuliko dela etxera: "Kilometroa 3 minutu eta 23 segundora egiteko helburua nuen finkatuta eta lortu dut. Erritmo konstantea mantendu dut lasterketa guztian, nahiz eta gerrialdeko minarekin aritu naizen amaieran. Dena dela, 02:23:11 denbora egitea lortu dut eta oso pozik nago". Egindako denbora honekin, gainera, arrasateko errekorra bi segundotan hobetu du.

Gainera maratoiarekin eta ibilbidearekin harrituta gelditu da Donnay: "Vaelntziako maratoia ibilbide onekoa eta polita zela esan zidaten, eta halaxe da, ikusgarria da".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak