Ume eta nerabe etorkinentzako errefortzu programa abian du Udal Euskaltegiak

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko abe. 1a, 10:33

Arrasateko Udal Euskaltegia bisitatu dute haur eta nerabeen gurasoek. (Argazkia: Arrasateko Udal Euskaltegia).

2008az geroztik egiten duen moduan, urtero legez, Arrasateko Udal Euskaltegian ume eta nerabe etorkinentzako errefortzu programa abian jarri dute aurten ere. Ikasturte hasieratik, 121 ikasle ari dira euskara klaseak hartzen, DBHko 38 eta Lehen Hezkuntzako 83 ikasle.

Euskaltegitik azaldu dutenez, 121 ikasle horiek herrian integratzeko esfortzua egin nahi dute "eta, horretarako, euskara ikastera etortzen dira, gure kulturan barneratzeko". Peru, Honduras, Nikaragua, Pakistan, Maroko, Txina... Mundu zabaleko hainbat herrialdetako ikasleak dituzte.

Klaseak hasi eta behin adaptazio prozesua gaindituta, haur eta nerabeen gurasoen bisita jaso dute euskaltegiko areto nagusian, eta klaseen helburuak eta prozedura zer nolakoak diren ikusi eta ikasi ahal izan dute. "Aretoa goraino bete da, eta gurean integratzeko nahia bizi-bizi dagoela erakutsi dute", nabarmendu dute Udal Euskaltegitik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak