Gitarra ikastaroa egingo du Portaloi Kultur Elkarteak

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko aza. 28a, 14:55

Urtarrilaren 12an hasita, hasiberrientzako gitarra klaseak egingo dituzte Kulturolan, Portaloi Kultur Elkartearen lokalean, Pello Herizen eta Mikel Arriaranen eskutik. Abenduaren 11ra arte eman ahalko da izena, 623 16 59 16 zenbakira deituta edo portaloielkartea@gmail.com helbidera idatzita.

"Zuk, kanturako zaletasuna duzun horrek, gustura abestuko zenituzke euskal kantuak gitarra batez lagunduta, noski, jotzen jakingo bazenu. Hala bada, zuretzat da ikastaro hau. Eta jada nagusia bazara, ez izan beldurrik, jarduera apropos-aproposa da edozein adinetarako. Probatu eta gozatu", azaldu dute antolatzaileek.

Urtarrilaren 12an hasita, egubakoitzetan egingo dituzte saioak, 11:00etatik 12:00etara, Kulturolan, Pello Herizen eta Mikel Arriaranen eskutik, eta azalpenak euskaraz izango dira. Gitarrari dagokionez, bakoitzak eraman beharko du berea klasera. Esan moduan, hasiberriei zuzendutako saioak izango dira.

Abenduaren 11ra arte eman ahalko da izena, 623 16 59 16 zenbakira deituta edo portaloielkartea@gmail.com helbidera idatzita, eta 40 euro ordaindu beharko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak