Txikilandian hezitzaile gisa aritzeko deialdia ireki du Txatxilipurdik

Eneko Azurmendi Barrena 2023ko aza. 24a, 12:26

Hezitzaile bat, iazko Txikilandian.

Urtarrilaren 2an, 3an eta 4an egingo dute Txikilandia eta honako mezu hau zabaldu du Txatxilipurdi Elkarteak: "Hezitzaile bezala lan egitea nahi baduzu, bidali zure curriculuma abenduaren 4a baino lehen i.garai@txatxilipurdi.eus helbide elektronikora".

Musakolako igerilekuan, Uarkape pilotalekuan eta gaztetxean gauzatuko dute Gabonetako parkea, urtarrilaren 2an, 3an eta 4an, 10:30etik 13:30era eta 17:00etatik 20:00etara. "Haurren heziketan formatuta bazaude, beraiekin aritzea gustatzen bazaizu edota aisialdi eskaintza euskaldun eta hezitzaile baten parte hartu nahi baduzu, ez galdu aukera", nabarmendu dute Txatxilipurditik.

Bestalde, Txikilandian hezitzaile gisa aritzeko derrigorrezkoa izango da abenduaren 29an, egubakoitza, 19:00etan egingo duten hezitzaile bilerara bertaratzea.

Edozein zalantza izanez gero, idatzi i.garai@txatxilipurdi.eus helbide elektronikora edota 943 79 54 46 telefonora deitu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak