Markel Zubizarreta, RFEF-ko emakumezkoen futboleko zuzendari berria

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko aza. 23a, 16:10

Markel Zubizarreta (Argazkia: RFEF)

Espainiako Futbol Federazioak azaldu duenez, "berregituraketa sakona" egiten dabiltza emakumezkoen futboleko departamentua "indartzeko" asmoz. Hala erabaki dute arrasatearraren izendapena ere.

Markel Zubizarreta (Arrasate, 1985) izango da aurrerantzean Espainiako Futbol Federazioko emakumezkoen futboleko zuzendari berria. Federazioak jakinarazi dutenez, ibilbide "luzea" du egina arrasatearrak, esate baterako, sei urtez egon baita emakumezkoen FC Bartzelona taldea zuzentzen. "Orain, emakumezkoen futbola sendotzearen eta garatzearen aldeko apustua egingo duen sail bat zuzentzera igaroko da", azpimarratu du RFEF-k.

Eginiko urratsak

Markel Zubizarreta, Andoni Zubizarreta atezain aretxabaletarraren semea, atezain hasi zen futbolean, baina eskularruak albo batera utzi eta Jarduera Fisikoaren eta Kirolarien Zientzietako graduan lizentziatu zen. Kirol Kudeaketako Master bat ere egin zuen, eta 2015ean heldu zen FC Bartzelonara kirol kudeaketaren arduradun izateko; bi urte geroago, ordea, zuzendari bihurtu zen. Datorren urtera arteko ekainera arte zuen lotuta kontratua, baina lehenago hartu zuen erretiroa zeregin horretatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak