Herriko abesbatzak kalera kantuan irtengo dira musikarien zaindaria den Santa Zezili omentzeko asmoz. Iaz bezala, Goikobalu Abesbatzako –Goikobalu izartxoak, Goikobalu txiki eta Goikobalu– kideekin batera Arrasateko Gazte Abesbatza, Txorbela Otxotea, Izaskun Murgia Elkarte Lirikoa eta Portaloi Kultura Elkartea arituko dira kaleetan zehar abesten.
Kale ekitaldia, 19:00etan hasiko da Portaloian, eta bertan kantu batzuk abestu ostean, Herriko plazaruntz abiatuko dira.
Ildo berdinetik jarraituz, eta Santa Zezili eguna ospatzeko asmoarekin Arrasate Musikaleko Banda gazteko kideek kalejira bat eskainiko dute herriko kaleetan zehar; azaroaren 24an, barikuan, izango da kalegira lehena, bandakoak bakarrik17:30etan, eta ostean Arrasate Musikaleko Gaiteroaek lagunduta 19.30etan.