'Arrasate Palestinarekin' kanpaina abiatu dute Arizmendiko ikasleek

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko aza. 20a, 11:56

'Ta zer ez da berdin' proiektua lantzen dabiltza DBH3ko ikasleak, eta palestinarrei laguntzea dute xede sortu berri duten kanpainarekin. Askotariko ekintzak egingo dituzte; bihar, esate baterako, janari bilketa egingo dute.

Arizmendi ikastolako Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako hirugarren mailako ikasleek jakinarazi dutenez, argazki erakusketa bat egingo dute asteon herrian, "jendea sentsibilizatzeko eta arazoa hobeto ulertzeko" asmoz. Pankartak ere jarriko dituzte Palestinako herria pairatzen ari den egoera salatzeko, eta baita QR kodeak ere informazio gehiago eskuratzeko. Horrez gain, janari bilketa egingo dute bihar, Arrasateko puntu ezberdinetan.

Hain justu, Arrasateko Eroski supermerkatua izango da janaria biltzeko lekua, eta baita Musakolako Lidl eta BM ere; are gehiago, San Andresko BM supermerkatuan ere egongo da horretarako aukera. Arroza, olioa, ura, lekaleak eta kontserbak jasoko dituzte 14:30etik 16:30era bitartean, eta Zaporeak proiektura bideratuko dute bildutakoa.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak