'Udalatx, ura eta atxa' film dokumentala aurkeztuko du Besaide Mendizale Elkarteak

Amaia Ramirez de Okariz Kortabarria 2023ko aza. 20a, 11:43

Mendi Film Festibalean egingo dute estreinaldia abenduaren 16an, Bilbon. Hala ere, ez da aurkezpen bakarra izango, egun berean izango baitira Arrasateko Amaia antzokian ere. 18:00etan izango da lehen emanaldia, euskaraz; bigarrena, berriz, 19:00etan, gaztelerazko azpitituluekin.

Besaide Mendizale Elkarteak jakinarazi duenez, 2021ean ekin zioten Udalatx, ura eta atxa lanari, Udalatx mendiari balioa emateko asmoz. "Udalatx mendiaren bueltan kokatutako herrietan mende luzez erabili eta ustiatu ditugu bere baliabideak, herri horien sorrera eta oparotasuna Udalatxi eskerrak ere gertatu baitzen, burdinaren, harriaren zein egurraren iturburua izan delako, besteak beste". Haren arabera, ordea, Udalatxek "bizi-bizirik" jarraitzen du eta ordutik gordetzen duen "balio historikoa, kulturala eta naturala" nabarmendu nahi dute.

Horretarako, hainbat adituren hitzak jaso dituzte lanean: Asier Hilario Euskal Kostaldeko Geoparkeko zuzendari zientifikoa; Alvaro Arrizabalaga EHUko prehistoriagilea eta arkeologoa; Ana Isabel Ugalde EHUko historiagilea; Markel Arriolabengoa Errez kooperatibako baso ingeniari teknikoa; Ugutz Basauri geologoa eta dibulgatzailea; Mikel Velasco artzaina; Martin Arriolabengoa EHUko irakaslea, Geologia sailean; Ekaitz Aranburuzabala Besaide Mendizale Elkarteko kidea; eta Naiara Corcuera Udalako Ingurumen Eskolako kidea.

Lanaren xehetasunak

Eñaut Iturbe Besaide Mendizale Elkarteko lehendakari ohiak (2019-2023) zuzendutako eta ekoiztutako lan bat da, Iban Ayesarekin batera; hain justu, azken horren ardura izan da kamera eta errealizazioa. Oihan Zubizarreta, berriz, narrazioa eta gidoia egiteaz arduratu da, eta Peru Altube eta Xabi Agirrezabalen lana izan da soinu banda jartzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak