Gipuzkoarren arteko derbia jokatu dute Iturripen. Lehen bi laurdenak nahiko parekatuak izan dira, baina kantxako jokoan eta baita markagailuan ere. Lehen tartean MU izan da nagusi, eta lau puntuko abantaila atera du (18-14) eta bigarrenean donostiarrak gailendu dira (18-19). Hala, hiru puntuko abantailarekin joan dira etxekoak atsedenaldira: 36-33.
Hirugarren tartean erabakita utzi dute lehia, Easo baino askoz hobea izanda: erasoan eta defentsan. 24 puntu sartu dituzte laurden bakarrean, 60 guztira. Donostiarrak, berriz, ez dira fin ibili eta hamar puntu baino ez dituzte sartu, ia galtzera kondenatu dituztenak.
Azken laurdenaren aurretik arrasatearrek zuten 17 puntuko aldea nahikoa izan da puntuak etxean geratzeko.