San Frantzisko eliza lepo bete da musikarien zaindarien omenezko kontzerturako. Overture to a New Age pieza luzearekin hasi dute emanaldia. Ostean etorri dira Concierto de Aranjuez obraren doinu ezagunak. Tronpeta doinuak izan dira nagusi.
The Mask of Zorro pelikularen soinu bandarekin gozatu ostean, Urkizuren Jaialdia pieza jo dute. Bukatzeko, The Beatles taldearen hainbat doinurekin osatutako pieza interpretatu dute.
Kantu guztien amaieran, elizan batutako herritarren txalo zaparrada jaso dute.