Palestina herriari elkartasuna adieraziz agurtu da Beste bat! St. Pauli-Mondra taldea

Oihana Elorza Gorostiza 2023ko aza. 19a, 08:55

Monterronen ateratako argazkia.

Arrasatearrek ez dute onartu Alemaniako futbol taldeak argi eta garbi ez salatu izana Palestina jasaten ari den genozidioa. "Taldea beti izan da klub kontziente bat, baloreekin jarraitu eta animatu duguna. Ez dugu ulertu giza eskubideen urraketa nabarmenari buruz gaur egun duen jarrera. Horregatik, tristura sakonez beterik egon arren, taldea desegiteko erabakia hartu dugu".

Palestina herriari elkartasuna adieraziz zapatuan Monterronen ateratatako talde argazkiarekin desegin da Arrasateko St. Pauli- Mondra taldea, sortu eta hamahiru urtera, "Ekialdi Hurbilean azken asteotan izandako gertakari lazagarrien ondorioz sortu den eztabaida dela eta".

Beste Bat! St. Pauli-Mondra taldeak dio "erabat" arbuiatzen dituela "genozidioa, zibilen hilketa sistematikoa eta blokeo kriminala, milioika pertsonari botikak, ura, argia eta oinarrizko beste beharrizan batzuk ukatzen ari baitzaizkie, eta Israel hori egiten ari da, Hamasek urriaren 7an egindako atentatu terroristetatik "defendatzeko" duen eskubidea argudiatuz". Gaineratu du taldeak ez duela jarrera hori ulertzen, baloreekin jarraitu eta animatu duen taldea dela, eta horregatik taldea desegiteko erabakia hartu duela, "tristura sakonez".

Urte hauetan egindako lagun guztiak izan dituzte gogoan azken ekitaldi honetan, kanpoan zein atzerrian egindakoak, Millerton zelaira egindako irteerekin, Beste Bat! egunekin, bizitako beste ospakizunekin eta hildako lagunekin batera. Eta eskerrak eman gura dizkie taldeak bertara hurbildu diren pertsona eta kolaboratzaile guztiei. Taldeak duen konpromiso sozialarekin jarraituko dutela esanez agurtu dira kideak: "Benetako ohorea izan da azken unera arte kirol kontziente baten sinesten duten pertsonen eskutik ibiltzea. Beste Bat! St. Pauli-Mondra desegin da, baina gure konpromiso sozialarekin jarraituko dugu. Borrokak irauten duelako".

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak