Arrasatearrek 25 eta 17 garaitu dituzte errioxarrak

Uxue Igarza Loiola 2023ko aza. 18a, 19:33

Ligako lehenengo biak galdu arren, jarraian irabazi duten laugarren partidua izan da gaurkoa. Datorren asteburuan eibartarrak izango dituzte aurkari.

Arrasate Rugby Taldeak lehia gogorra izan du Rugby Club Riojaren kontra. Hasieran, errioxarrak nagusi izan dira meleetan, baina hain zuzen ere, meleak ari dira izaten arrasatearren indargune liga osoan, eta lortu dute egoerari buelta ematea.

Etxekoak hasieratik markagailuan aurretik ibili arren, 17-17 berdintzera iritsi dira. Nolanahi ere, ostikada batekin eta entsegu batekin, aurretik jarri eta hala bukatu da partidua: 25-17.

Xabier Gardoki kapitainaren esanetan, "oso garrantzitsua" izan da gaur irabaztea: "Gaurko garaipena taldean lan egitearen emaitza da. Lan handia egin dugu".

Eibar izango da datorren asteburuko aurkaria. "Uste dugu lortuko dugula irabaztea, eta hala bada, gogoz ekingo diogu bigarren bueltari", azaldu du kapitainak.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak