Kontzertuz beteko du azaroa Arrasateko Gaztetxeak

Miren Arana Pagaldai 2023ko aza. 17a, 14:02

Aggressive Combat taldea.

Azarorako hainbat kontzertu antolatu dira Arrasateo Gaztetxean: Kooltur ostegunez gain, Aggressive Combat-ek antolaturiko ekitaldiak ere bertan izango dira

Azaroaren 18rako Aggressive Combat taldeak hainbat kontzertuz osaturiko egitaraua antolatu du. Gaztetxeko kontzertuak 22:00etan hasiko dira, eta orduan egongo da sarrerak erosteko aukera; zazpi euro balioko dituzte –zazpi euro bakoitzetik, bi Gaztetxearentzat izango dira–. Attürri, Aggressive Combat eta Knockout taldeen kontzertuaz gozatzeko aukera izango dute bertaratzen diren guztiek. Gaztetxeko kontzertuak ez ezik, Dat tabernan Bilboko bi DJ ere egongo dira –DJ Ttiki Boom eta DJ Rock y Violencia–; 18:00etan izango dira emanaldi horiek.

Bestetik, azaroaren 23an, ostegunero bezala, Kooltur Osteguna egingo da Arrasateko Gaztetxean; eta Ibil Bedi taldea izango da eguneko protagonista. Beti bezala, kontzertuko sarrerak zazpi euro balioko ditu, eta 22:00etan hasiko da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak