Arrasateko Margo Taldeak 2023ko lanak aurkeztuko ditu

Miren Arana Pagaldai 2023ko aza. 17a, 13:57

AMT erakusketa inaugurazioa.

Gaurtik hasita, abenduaren 9a arte ikusgai izango dira Arrasateko Margo Taldeak antolatuta, 18 margolarik urtean zehar eginiko 104 obra

Arrasateko Margo Taldeak gaur inauguratuko du 104 obrak osatutako margo erakusketa, Kulturaten; abenduaren 9ra arte ikusgai izango dira margoak, astelehenetik larunbatera, 17:30 eta 20:30 bitartean. Aurkeztuko den erakusketak 18 margolarik 2023an egindako lanak batuko ditu erakusketan, eta bertan izango dira obra guztien egileak.

Obra gauzatzeko erabiltzen diren teknikak askotarikoak dira; akrilikoak, olioak, akuarelak, teknika mistoak eta collageak ikus daitezke, besteak beste. AMTko Jose Angel Iturbek erakusketa kolektibo hau "denboran zeharreko bidaia batekin" alderatu du: "Hainbat mugimendu artistikotan zehar egindako bidaia izan liteke –kostunbrismoan, fauvismoan, inpresionismoan, surrealismoan, kubismoan, abstrakzioan eta errealismoan zehar, besteak beste–".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak