Arizmendiarrietaren ikuspegian oinarritutako topaketak egingo dituzte Kulturaten

Idoia Aranbarri Arzuaga 2023ko aza. 16a, 17:45

Azaroaren 29an 47 urte beteko dira Jose Maria Arizmendiarrieta hil zela eta heriotzaren urteurrenean San Joan Batailatzailea parrokiak eta Arizmendiarrieta Kristau Fundazioak Arizmendiarrietaren ikuspegi etiko eta espiritualean oinarritutako gogoeta topaketak antolatu ditu.

Topaketa horietan egungo gizartean sumatzen dituzten arazoak izango dituzte hizpide. Antolatzaileek adierazi dutenez, orain eurei dagokie Arizmendiarrietaren pentsaerari "leial" izanez, egungo bizitza sozialari begiratu eta aurre egitea.

Azaroaren 21ean Lan duina eta Arizmendi hitzaldia eskainiko du Jesus Maria Herrastik eta hilaren 28an Arizmendiarrietaren aurkezpen espirituala egingo dute Saturnino Gamarrak eta Jose Ignacio Garatek. Bi ekitaldiak Kulturateko Loramendi Gelan egingo dituzte arratsaldeko zazpietatik aurrera. Halaber, azaroaren 26an Arizmendiarrietaren heriotzaren urteurreneko meza egingo dute San Joan Batailatzailea Parrokian, eguerdiko hamabietan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak