Munduko Txapelketan daude, Herbehereetan

Xabier Urtzelai 2023ko aza. 17a, 15:45

Aitor Madinabeitia, Danel Izurrategi, Aratz Ezpeleta eta Irati Izurrategi Arnhem-en daude (Herbehereak). Saioako karatekek gaur jokatuko dituzte KWFko Munduko Txapelketako kanporaketak. Aurrera eginez gero, bihar izango dituzte finalak.

Saioa taldeko karatekak urteko hitzordu nagusienetakoan murgilduta daude, asteburuan jokatuko dituzte-eta Kyokushinkai modalitateko KWF txapelketak. Iaz Krakovian (Polonia) bizi izandako esperientziatik ikasi, eta gaurtik –egubakoitza– hasita onena ematen saiatuko dira Arnheim-en (Herbehereak) egingo dituzten txapelketetan. Hain zuzen, gaur kanporaketa borrokak izango dituzte Aitor Madinabeitiak (+18 urte, -70kg), Danel Izurrategik (-17 urte, -60 kilo), Aratz Ezpeletak (-17 urte, +80 kilo) eta Irati Izurrategik (-15 urte, -50 kilo), eta kanporaketa horiek gainditzen dituztenek bihar, zapatua, izango dituzte txapelketako borrokaldi erabakigarriak, alegia, finalerdiak eta finalak.

Esperientzia dute

Lau borrokalarietatik bik badakite munduko txapelketa batean lehiatzea zer den; Danel Izurrategi eta Aitor Madinabeitia Polonian izan ziren iaz, eta esperientzia horrek balio handia izaten du halako nazioarteko txapelketetan. Eta Irati Izurrategi Europako Txapelketan egondakoa da. "Espainiako Txapelketan onenak izan direlako sailkatu dira Mundialera. Irati, berriz, gonbidapen bidez doa. Denek prestatu dute hitzordua ondo", dio Saioako prestatzaile Carlos Sanchezek. "Abuztu erdialdean hasi ziren txapelketa honetara begira lanean.

Gero, borroken unean zorte apur bat ere izan behar da; zein kontrario egokitzen zaizun hasierako borrokaldietan... Eta urduritasunei eustea ere garrantzitsua da. Baina hori ere lantzen ibili dira; horrenbestez, lanak eginda Iaz Poloniako Mundialean izan ziren Madinabeitia, Valor eta Izurrategi. SAIOA daude", adierazi du Sanchezek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak