Zahartzearen erronkaz eta belaunaldien arteko lankidetzaz hitzaldi bana

Miren Arregi Amasorrain 2023ko aza. 16a, 14:32

Arizmendiarrietaren Lagunak Elkarteak antolatuta, hitzaldi bi egingo dira azaroaren 22an, 18:30ean, Goi Eskola Politeknikoan. Batean, Gurutz Linazasoro neurologoa, zahartzearen erronkaz arituko da. Bestean, Apurva San Juan ekintzaile eta LUP Kooperatibako co-funder-ak belaunaldien arteko lankidetzaren beharraz egingo du berba.

Hitzaldiak 18:30ean izango dira. Bata, MGEP-koko 6211 gelan eta bestea 6212 gelan.

'Zahartzearen erronka'

Gipuzkoako Poliklinikako Parkinson eta Alzheimerreko Terapia Aurreratuen zuzendaria da Gurutz Linazasoro eta zahartzearen erronkaz arituko da. Izan ere, bizi itxaropen eta bizi kalitate handiagoa duen gizarte baten, zahartzaroa errealitate ukaezina da. Hobeto zahartzen den biztanleria baten erronkak izango ditu berbagai bere mintzaldian.

'Belaunaldiartekotasunaren gakoak ekintzailetzan'

Bestalde, Apurva San Juanek, lan munduan belaunaldien arteko lankidetzaren beharraz egingo du berba. Hitzaldian garatuko duten tesiaren arabera, enpresa arrakastatsuak lortzeko beharrezkoa da belaunaldien arteko lan sinbiosia. Alde batetik, adinekoak eguneratu ahal izateko eta gaur egungo gizartea gidatzen duten aldaketetara erraz egokitzeko eta bestalde, gazteek esperientzia gehien dutenengatik ikasteko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak