Ziorla Kenpo taldea Galizian jokatu den Espainiako txapelketan izan da

Miren Arregi Amasorrain 2023ko aza. 16a, 12:04

Ziorla Kenpo taldeko hiru kidek hartu dute parte Espainiako Txapelketan eta sentsazio onekin itzuli dira bertatik.

Ziorla Kenpoko hiru kide –Luis Alberto Narro, Erik Martin eta Yeray– Espainiako kenpo txapelketan izan dira azaroaren 11an eta 12an, Galizian. Euskadiko txapelketan izandako emaitza onei esker eskuratu zuten Espainiako txapelketarako txartela hirurek ere.

Luis Alberto Narrok senior (+90kg) mailan hirugarren postua eskuratu zuen. Lehen borrokaldian min hartu zuen eta ondorioz, ezin izan zuen hurrengo egunean jokatu zen erdi-kontaktuko borroka kategorian lehiatu.

Erik Martinek, bestalde, bigarren postu bat lortu zuen gizonezkoen senior mailan (Katan). Finalean aurkari izan zuen modalitate honetan munduko txapelduna dena.

Azkenik, Ziorla Kenpotik nabarmendu dute Yerairen lan bikaina, “borroka oso onak egin baitzituen”, etengabeko modalitatean hirugarren postua eskuratuz.

Galiziatik bueltan, Ziorla Kenpo taldeko kideek eskerrak eman gura izan dizkie Kenpo Atama klubeko kideei eta baita Rafa Carriet klubeko presidenteari, emandako babesagatik.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak