'Cuelgamuros y la historia inexplicable' dokumentala aurkeztuko dute Arrasaten

Miren Arregi Amasorrain 2023ko aza. 15a, 18:38

Debagoieneko Ezker Kultur Guneak eta La Fec Fundazioak, Kanpanzarko harrobian grabatutako 'Cuelgamuros y la historia inexplicable' dokumentalaren zati bat proiektatuko dute Kulturaten, azaroaren 23an, 18:30ean. Ikus-entzunezkoak Cuelgamuroseko Haranean –2022ra arte Erorien Harana izan zen horretan– gertatuak kontatzen ditu, Monasterioko eskolanian bizi izan zen mutiko baten begietatik. Dokumentalaren zati bat Kanpanzarko harrobian grabatu zen eta 30 bat debagoiendarrek hartu zuten parte.

'Cuelgamuros y la historia inexplicable' dokumentalaren 40 minutu estreinakoz ikusteko aukera egongo da, Kulturaten, azaroaren 23an, 18:30etan. Cuelgamuros edo Erorien Haraneko historia kontatzen duen ikus-entzunezkoa grabatzeko, Arrasateko Kanpanzarko harrobia erabili zen eta hori da hain zuzen ere, filmaren 40 minutu Arrasaten proiektatzearen arrazoia.

Egun horretan, dokumentalaren zuzendari Pepe Galan, Julieta Perez produktorea eta Arabako Ateneo Errepublikarreko presidente Jose Mari Palacio izango dira Kulturaten.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak